XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Periodiko eta aldizkarietako materiala mikrofitxetan daukate gordea.
Ahozko suomieraren grabazioakAudio-artxiboetan 15.000 orduko grabazioak dituzte dialektoetakoak, ia 1.000 ordu suomiera modernokoak eta beste 3.000 ordu inguru Finlandiako kulturaren historiari buruzko materialenak.
Dialektoetako grabazioak Finlandiako parrokia guztietan eta Suediara, Norvegiara, Ingermanland-era (Errusia), Ipar Amerikara eta Austrialiara bizitzera joandako suomieradunen eta hauen ondorengoei egin zaizkie.
Artxibo hauek suomieraren ahaideak diren hizkuntzetako grabazioak ere badauzkate.
Guztira 3.000 ordu inguru dituzte grabazio hauek eta nagusiki karelierazkoak, saamierazkoak eta hungarierazkoak dira.
Gutxi gorabehera 1.000 bat ordutako berbaldiak daude transkribaturik.
Suomieraren dialektoetako artxibo lexikalaArtxibo honek 400.000 hitz desberdinen 8 milioi agerpenen fitxak, 1,4 milioi esaera eta atsotitz eta beste bilduma txikiago batzuk dauzka.
Finlandiako mugen barnean hitz egiten diren suomieraren dialekto guztietako erakusgarriak daude bertan, eta baita suomiera egiten den beste herrialde batzuetakoak ere, hala nola Suedia, Norvegia eta Errusiakoak.
Suomiera zaharraren artxiboaArtxibo honetako bilduma nagusia Finlandia Suediaren menpean egon zen denboran (1550-1810) idatzitako literaturatik hartutako hitzen 500.000 fitxek osatzen dute.
Morfologi artxiboaHelsinkiko Unibertsitateko Suomiera Sailak jasotako morfologi bildumaren kopiak daude institutuaren gordailuan.
Erakunde honek terminologi arloko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
Terminologi proiektuak
Telefonoaren, faxaren edo posta elektrinikoarten bidez terminologiari buruzko kontsultak erantzuteko zerbitzua
Terminologi bankua
Argitalpenak
Hiztegietan espezializaturiko liburutegia
Terminologi arloko formazioa
Terminologiako metodoen ikerketa eta estandarizazioa
Nazioarteko lankidetza
Web zerbitzuak